Lan-deialdia

Lanpostuaren deskribapena eta baldintzak

  • Lanpostua: Administraria eta proiektuen kudeatzailea.
  • Postu-kopurua: Bat.
  • Zereginak:
    • Kooperatibaren gidaritza eta kudeaketa arlo ekonomiko eta administratiboan.
    • Administrazio-lanak: aurrekontuak, fakturazioa, diruzaintza, plangintza ekonomikoa eta jarraipena.
    • Aurreproiektuen prestaketa eta dirulaguntzen kudeaketa.
    • Lan komertziala.
    • Proiektuen jarraipena.
  • Kokalekua: Lanpostuak kokalekuarekiko malgutasuna dauka: lanaren zati handi bat telematikoki egin daiteke eta beraz Euskal Herri osoko hautagaiak onartuko dira. Aldi berean, mugikortasuna ere beharrezkoa izango da, eta noizean behin Bilboko edo Irungo bulegoetan presentzialki egin beharko da lan.
  • Probaldia: 6 hilabete (gehienez).
  • Kontratu-mota: Epealdi mugatuko bazkide langilea.
    • Probaldiaren ondoren: Bazkide langile mugagabea.
  • Lan jardunaldia: 35 ordu astean. 1530 ordu urtean.
  • Lan-saria: 21.280 €-ko lansari gordina urtean.
  • Lan-baldintzak: Barne-araudiaren arabera.
    • Ordutegiekiko malgutasuna eta bulegoko lana eta telelana uztartzeko aukera egongo da.

Lanpostuaren zehaztapenak

  • Prestakuntza akademikoa. Ez da ezinbestekoa baina jakintza arlo hauek baloratuko dira:
    • Enpresagintzan eta administrazioan jakintza.
    • Telekomunikazio sistemetan eta informatikan jakintza.
  • Eskarmentua. Ez da ezinbestekoa baina ondorengoetan esperientzia izatea baloratuko da:
    • Kooperatibismoan edo Ekonomia Sozial Eraldatzailean antzeko lanpostu batean aritu izana.
    • Herri mugimenduan edo antzeko ekimenetan parte hartu izana.
    • Proiektuen kudeaketan esperientzia izatea.
    • Telekomunikazio arloan esperientzia izatea.
  • Hizkuntzen ezaguera:
    • Euskara ahoz zein idatziz menperatzea ezinbestekoa izango da. EGA titulua edo baliokidea eskatuko da.
    • Gaztelera eta frantsesa ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
  • Tresna informatikoekin trebetasuna:
    • Ofimatika orokorreko programak eta bestelako aplikazio informatikoekin trebetasuna izatea baloratuko da.
    • Software librearekin eskarmentua izatea baloratuko da.
  • Beste ezaugarri batzuk:
    • B motako gidabaimena izatea baloratuko da.
    • Ekonomia sozialean, burujabetza teknologikoan eta herri proiektuen sozializazioan ezagutza duten hautagaiak hobetsiko dira.
  • Berezko gaitasunak:
    • Berezko ekimena izatea.
    • Proiektu eta prozesuen kudeaketarako gaitasuna.
    • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
    • Lanerako autonomia.
    • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
Interesik izanez gero, bidali zure CV edo aurkezpen-euskarria admin@ehkom.eus helbidera, kontzeptuan lan-deialdiari erreferentzia eginez.
Aurreikusitako lanaldiaren hasiera: 2023ko iraila.
Euskaraz dauden CV-ak onartuko dira soilik.