Antzuolako Udala bazkide berriari ongietorria

Antzuolako Udala (Gipuzkoa) EH KOM-en bazkide erabiltzaile berri gisa batu zaigu. Internet sare libre, ireki eta neutroak sustatzeko, eta telekomunikazio-burujabetza bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dugu. Eskerrik asko adierazitako prestutasun eta konfiantzagatik, elkarlan oparo baten hasiera izango dela espero dugu.

ONGI ETORRI ANTZUOLA!