Lege-oharra

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak aurreikusten dituen betebeharrei jarraiki, F10541183 IFK zenbakidun eta egoitza soziala Martin Ugalde parkean, Gudarien Hiribidea z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa) duen irabazi asmorik gabeko kooperatibak adierazten du EH KOM KOOP. S. domeinua bere jabetzapekoa dela.

EH KOM KOOP. S. kooperatibak ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.

Legeak ezarritako mugekin, EH KOM KOOP. S.-k ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. EH KOM KOOP. S.-ren Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.

EH KOM KOOP. S.-ren Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu.

Datu pertsonalen babesa

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Legea dela bide, jakinarazi nahi dizugu webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen dituzun zuri buruzko datuak EH KOM KOOP. S.-ren (IFK F10541183) fitxategi bati gehituko zaizkiola. Fitxategi horren xedea tratu-harremana kudeatzea eta gure zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. Era berean, datu horiek kide diren Korporazioei laga ahal izango zaizkie.

Datuotarako sarbide-eskubidea, zuzentzeko eskubidea, aurka egiteko edo ezeztatzeko eskubidea erabili nahi baduzu, honako helbide honetara jo behar duzu: Martin Ugalde parkea, Gudarien Hiribidea z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa), edo bestela, mezu elektronikoa bidal dezakezu helbide honetara: info@ehkom.eus.

Ulertuko da datuak ematen dituen pertsonak bere buruari buruz ematen dituela eta egiazkoak direla, eta 14 urte baino gehiago dituela; izan ere, datuen babeserako araudiari atxikita, norberari buruzko datuak emateko aukera ematen die legeak 14 urtetik aurrerako adin txikikoei; beti ere, beste senitartekoren baten datuak ez badira; baina gomendioa ematen die datuak osatu eta EH KOM KOOP. S.-ri bidali aurretik, erabaki horren berri gurasoei edo legezko ordezkariei ematea.

Aplikagarria den legeria eta jurisdikzioa

Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. Erabiltzaileak, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.

Jakinarazten dizugu ehkom.eus webguneak, EH KOM KOOP. S. kooperatibaren jabetza eta ardurapekoak, behar bezala jardun dezan, nabigazio-sistemak zenbait nabigazio-datu (“cookieak”) erabiltzen dituela webgunearen erabiltzaileei zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie bat datu fitxategi txiki bat da, zure ordenagailu, sakelako telefono edo bestelako gailu batera bidali eta zure arakatzailean gordeta geratzen dena gure webgunea bisitatzen duzunean. Cookiei esker, zure nabigazioaren inguruko informazioa jasotzen dugu eta aukera ematen digu zu identifikatzeko.
Erabiltzailea webgune berera itzultzen den bakoitzean, arakatzaileak fitxategia berreskuratzen du eta webgunearen zerbitzarira bidaltzen du. Cookiek eginkizun ugari dituzte, besteak beste, erabiltzailearen lehentasunei buruzko informazioa jasotzea eta gogoratzea, eta, oro har, erabiltzaileari webgunearen erabilera erraztea.

Tratamendu honen helburua eskaera honen eta webgunearen erabiltzailearen barne kudeaketa da. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonei helaraziko eta jasoak izan diren helburuarentzat soilik beharrezko edota legezko diren bitartean gordeko dira.

Web orrialde hau arakatzerakoan, hainbat motako cookieak erabili daitezke:

  • Saio-cookieak erabiltzailea web orri batera sartzen denean datuak jaso eta gordetzeko diseinatutako cookieak dira. Erabiltzaileak behin bakarrik eskatu duen zerbitzu bat eskaintzeko eman den informazioa biltzeko erabiltzen dira.
  • Cookie iraunkorren bidez ostera, datuek terminalean gordeta jarraitzen dute, eta cookie horren arduradunak horiek ikusi eta erabil ditzake, epe batean. Epe hori minutu batzuen eta urte batzuen bitartekoa izan daiteke.
  • Behar-beharrezko cookieak: Cookie batzuen biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da erabiltzaileari edo harpideduna eskatutako zerbitzu jakin batzuk eskaintzeko (hala nola eremu seguru batera sartzea, saioa hainbat aldiz abiarazi beharrik gabe), eta saioak dirauen bitartean orrialde bakoitzean egin diren ekintzak gogoratzeko. Cookie horiek gabe ezin dugu, saioak dirauen bitartean, webgunearen errendimendua edo lineako segurtasuna ziurtatu.
  • Errendimendu-cookieak: Helburu estatistiko anonimoak lortzeko soilik erabiltzen diren cookieak dira. Bildutako datuen artean, webguneko klikak, bisitatutako orrialde kopurua, saio bakoitzaren iraupena eta errore-mezuak daude; datu horiek guztiek webgunea hobetzeko eta erabiltzaileei esperientzia hobe bat eskaintzeko balio dute. Zitazio judizialik gabe, zure Internet Zerbitzuen Hornitzaileak bere borondatez edo hirugarren baten erregistro gehigarrien bidez emandako informazioa ezin da erabili zu identifikatzeko.
  • Merkaturatze-cookieak: Erabiltzaile-profilak sortzeko erabiltzen dira, iragarkiak bidaltzeko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune batean edo hainbat webgunetan, antzeko marketin-helburuekin.

Edonola ere, baimen honen ezeztatzea adierazteko aukera egongo da, eta baita datu horiek atzitzeko, aldatzeko, ezerezteko, aurka egiteko edo tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahalko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak Martin Ugalde kultur parkean, Gudarien Hiribidea z/g 20140 Andoain (Gipuzkoa) helbidean burutu beharko dira.

Cookie-ak blokeatzea

Erabiltzaileak bere nabigazio-sistemako aukera gaitu dezake cookieak instalatzea debekatzeko, eta halakoetan, ez da EH KOM KOOP. S. kooperatibaren erantzukizuna izango cookieak ezgaitzeak webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk behar bezala ez jardutea eragiten badu.

Kontuan izan behar duzu cookie-ak blokeatzea erabakitzen baduzu, balitekeela ehkom.eus webguneko edukien ezaugarretako batzuk behar bezala ez funtzionatzea edo horren zerbitzu batzuetarako sarbidea ez izatea.

Nola desgaitu edo blokeatu cookie-ak?

Arakatzaile gehienek cookieak onartzeko konfigurazioa dute lehenetsita, baina, nahi izanez gero, konfigurazioa alda dezakezu cookie batzuk edo guztiak desgaitzeko. Zure nabigazio-esperientziari nola eragiten dion gustatzen ez bazaizu, berriz alda dezakezu.

Cookien kontrolari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, webgune hauek bisita ditzakezu:
www.aboutcookies.org
www.cnil.fr
support.microsoft.com
support.mozilla.org
support.google.com
support.apple.com

Webgune horietan arakatzaile gehienak konfiguratzeko informazio ematen da. Google Analyticsen cookie anonimoak desaktibatzeko: arakatzailean Google Analyticsen “plug-ina” instalatu dezakezu, webguneak ez dezan bisiten informaziorik bidali Google Analyticsera. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu:
www.google.com/analytics/learn/privacy

Eguneraketak eta aldaketak Cookie-en Politikan

EH KOM KOOP. S.-k aldaketak egin ditzake cookie politika honetan, lege edo araudi berriek eskatuta, edota politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak emandako aginduetara egokitzeko.

Cookie Politika honetan aldaketa nabarmenik egiten denean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, editorearen web orrian oharra kaleratuz edo erregistratuta dauden erabiltzaileei mezu elektronikoa bidaliz horren berri emateko.

Erabiltzaileak ezer egin ezean, eta EH KOM KOOP. S. kooperatibak cookien erabilerari buruzko informazioa eman ondoren erabiltzaileak berak ezgaitzen ez baditu, EH KOM KOOP. S. kooperatibak datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertzen da, ohar honetan jasotzen den moduan eta bertan jasotzen diren helburuetarako.

Zalantzarik izanez gero edo bestelako iruzkinen bat egin nahi izanez gero, EH KOM KOOP. S.-rengana jo dezakezu harremanetarako dituen bitartekoetako edozein erabilita.

Edukien lizentzia

Creative Commons BY-SA

Webgune honetako testuak Creative Commons-en Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin lizentziarekin daude babestuta: Creative Commons CC-BY-SA 3.0

Honakoak egin ditzakezu:

  • Partekatu — partekatu, kopiatu eta birbanatu edozein bitarteko edo formatutan.
  • Moldatu — nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz sortu.

Lizentzia-emaileak ezin ditu askatasun horiek atzera bota, lizentziako baldintzak betetzen dituzun bitartean.

Honako baldintzen arabera:

  • Aitortu — Aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik.
  • PartekatuBerdin — Materiala nahasten, eraldatzen eta horretan oinarrituz sortzen baduzu, jatorrizkoaren lizentzia berarekin banatu beharko dituzu zure ekarpenak.

Ez dago murrizketa gehigarririk — Ezin duzu edukiaren gainean lege-baldintzarik edo neurri teknologikorik aplikatu, baldin eta lizentziak baimentzen duen zerbait legez murrizten badie gainerakoei.

Hala ere, EH KOM KOOP. S.-ek ez ditu salbuespenak baztertzen eta, gertatzen badira, testu horiek argitaratzen direnean argi zehaztuko da hori.